10/19/2012

Euskaldunak SEO egitera animatzen



Gaur Donostian, Euskarabildua ekitaldian izan naiz. Benetan interesgarriak iruditu zaizkidan hitzaldiak entzuteko aukera izan dut eta batez ere Albert Cuesta eta Lander Arbelaitzek egin dituzten aurkezpenak gustatu zaizkit. Albert Cuesta, kazetari katalana eta teknologia berrietan adituak, twitter eta beste hainbat aplikazio norbere hizkuntzan erabilgarri jartzera eta erabiltzera animatu gaitu eta Lander Arbelaitzek urte guzti hauetan Argia nola moldatzen joan eta joango den erakutsi digu.

Beste hizlarietako bat ni izan naiz eta oinarrizko aholku batzuk eman ditut SEO zer den azaltzeko. Esan dudanaren idaia bat egiteko hau irakurri dezakezu:


SEOaren garrantzia irakurle eta erosle euskaldunen nahiak internet bidez asetzeko


Zer da SEO?

Wikipedian ingelesez irakur daiteke SEO akronimoaren definizioa: Search Engine Optimization (SEO) is the process of improving the visibility of a website or a web page in a search engine's "natural" or un-paid ("organic" or "algorithmic") search results.

Hau da, euskaraz SEO: Bilatzaileetako emaitzetan era "naturalean" edo "ordaindu-gabe", web gune edo orri baten ikusgarritasuna hobetzeko prozesua da.

Eta iruzur egin gabe, bestela "Black Hat SEO" egiten arituko zinateke, eta hori detektatu eta zigortzeko moduak ditu Googlek. Beraz hobe garbi jokatzea.

Interneten bilatzen duten euskaldunak

Aurreko definizioan ez da "pertsona" hitza aipatu baina "bilatzen duten pertsonak kontuan dituen prozesua” ere bada.

Web gune bat euskaraz sortzen denean, interneten bilatzen duten pertsona euskaldunak izan behar dira kontuan, eta kontuan hartzekoak dira Eustatek 2012ko ekainean publikatutako txostenean agertzen diren hiru datu:

1.Euskadiko Internet erabiltzaileen artean ia %97k “Google” bilatzailea erabiltzen du.
2.15 urte eta gehiagoko 1.079.000 internautak baino gehiagok, Google dute erreferentzia.
3.Google-ren erabiltzaileak, 2012an, lehen baino 16.000 pasa gehiago dira.

Bilatzaileko emaitzak


Zer ikusten dute Googlen bilatzen duten euskaldunek? Google bilatzailearen emaitzetako orri bakoitzak 10 puxketa “organiko” ditu (ordaindu gabe agertzeko) eta puxketa bakoitzak hiru zati ditu:

1.Izenburua (title)
2.Helbidea (URL)
3.Edukia (edo meta-description)

Hori badakigu, bilaketa bakoitzerako, Googlek gure web gunetik egokitutako puxketak eraiki ahal izateko, web orriak sortu beharko ditugu.

Pertsonek, bilatutako hitzak tituluan irakurtzea espero dute, sakatu eta gero ikusten duten orrian informazio osoa aurkitzeko helburuarekin.

Hau da, “Hauteskundeak 2012 emaitzak” bilatzen badut, adibidez honelako puxketa bat irakurri nahiko nuke:

Hauteskundeak 2012 EAEko emaitzak
http://www.niregunea.com/hauteskundeak-2012-eaeko-emaitzak
2012ko EAEko hauteskundeetako emaitzak online, bozak, parlamentariak, Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta herrizka.


Bilaketa 1 = URL 1 = Eduki 1 (title eta meta-descrition)

Bilaketa: edukia sortzen baduzu aurkitzeko moduan pentsatu
URL: helbideak, edukia sailkatzerakoan aurkitzeko moduan pentsatu.
Title eta meta-description: bilatzailean etiketa hauetan idazten duzuna irakurriko da, hitz gakoak hemen ez badaude ez dira irakurriko.

Aurreko adibidearekin jarraituz, orain nire herriko emaitzak jakin nahi baditut eta “Hauteskunde emaitzak Mungia” bilatzen badut honelako puxketa bat irakurri nahiko nuke

Hauteskunde emaitzak: Mungia - EAEko Hateskundeak 2012
http://www.niregunea.com/hauteskunde-emaitzak-mungia-eaeko-hauteskundeak
U-21, EAEko hauteskundeetako emaitzak Mungian, bozak eta alderdiak, EAJ, PNV, EH Bildu, PP, PSE, EB, Ezker Anitza eta guztiak.

Gauza sinplea da, baina web gune batek orri asko dituenez webgunearen arkitektura nolakoa izango den zehaztean kontutan izan beharko dugu nola eraikitzen ditugun Helbideak (URLak), Izenburuak (Titleak) eta Edukiak (meta-description).


URL
Googlek, edukiak sailkatzeko URLak erabiltzen ditu. Web gunea garatzean edukia aurkigarria izan daitela nahi baduzu, eduki bakoitzak helbide bat beharko du edukia zertaz doan deskribatzen duen  izenburu batekin eta edukiaren deskribapen labur batekin.


Title
Egunkarian, telebistan, irratian, albiste berdinen izenburuak eta mezuak ezberdinak dira. Medio bakoitzak baditu bere berezitasunak eta nola ez interneten ere badira kontuan hartzeko kontuak orrien izenburuak (title) idazterakoan. Googleko puxketak , karaktere mugatua dauka eta lehen hitzak izango dira bakarrik irakurriak.

Bilaketa

Webgunea sortzerakoan edukia aurkigarria izan daitela nahí baduzu, pentsatu nola aurkituko duten. Zure edukia ahal bezain beste pertsonari heltzea nahi baduzu, zein hitz bilatzen duten jakin beharko duzu, agian zuk beraien jakinmina bete dezakezu. Badaude jendeak egiten dituen bilaketen informazioa ematen duten tresnak Google trends eta Google keywords bi aukera dira. Lehenak tendentzien berri emango digu eta bigarrenak bilaketa kopuruaren berri.

Euskaraz egiten den bilaketa kopurua, kasu askotan ez da aski handia eta trensa hauek ez dute daturik eskeintzen baina ala ere, komeni da kontsultatzea.

Web gune bat sortzen dugunean, bisita kopurua handitzeko modu eraginkorra da bilaketa kontutan hartzea eta web guneko jarraitzaileen kopurua igo edo produktuen salmentak handitu daitezke hitzen aukeraketaren arabera.

Estekak
Orain arte, gure webguneak Googlei puxketa erakargarriak eraikitzeko erreztasunak ematearen garrantzia ikusi dugu.

Nahi genuen puxketa badugu, oraindik arazo geratzen zaigu: jendeak lehen postuetan agertzen diren puxketetan egiten du klik batez ere! Beraz puxketa hori lehen postuan agertzea lortzen saiatu beharko gara...

Googlek erreferentzia diren orriak jarri nahi ditu lehen posizioan,  horretarako web orrira zuzendutako esteka kopurua zenbatzen du.

Gure web gunean, ez dugu arazorik estekak jartzeko orri batetik bestera, baina beste webguneetatik ere behar dira  estekak eta honek webgunea ezagutzera ematerakoan estekak lortzeko moduan pentsatzea suposatzen du edo edukia sortzen dugunean besteek  beren web guneetan gomendatzeko  modukoa izatea, bai azken orduko albiste bat delako, deskontu handia duen produktu bat delako...

SEOan edukia errege da

Izenburu on bat, URL eta egin daitezkeen beste hainbat SEO hobekuntza ez dira beti izango nahiko konpetentzia handia duten bilaketetan.  4  kasu ematen dira:

Eduki ona eta SEO batera badoaz, lehen posizioak lortzea erreza da.
Eduki txarrarekin, SEO egitean lehen posizioak lortzea EZ da erreza
Eduki onarekin, baina SEO egin gabe lehen posizioak lortzea EZ da erreza
Eduki txarra, eta SEO egin gabe lehen posizioak lortzea EZINEZKOA.


Puxketa aberatsak

Iritziak, ekitaldiak, musika, errezetak, produktuak… ikusi ditugun puxketak baino aberatsagoak diren puxketak erakusten hasi da Google eta kodean zenbait etiketatan informazioa zehaztuz gero puxketa aberats erakargarri hauek erakutsi ahal izango ditugu gure web orriko informazioarekin bilatzaileko emaitzetan.


Google+

Googlek erreferentzia diren orriak jarri nahi ditu lehen posizioan, horretarako Google+ erabiltzaileen gomendioak kontutan hartzen ditu. Googlen sartuta dauden lagunek gomendatutako web orriak aurkitzeko erreztasunak ematea da helburua. Gainera idazlearen aurpegia, emaitzetako puxketan agertzea uzten du.

SEO lana

Ia egunero dago SEOaren inguruko albisteren bat, eta estekak lortzeko eta Googlen  bilaketa askotan agertzeko eduki asko eta URL asko sortu behar denez, guzti hau nola bideratu eta antolatzeak lana darama. Akatsak aurkitu eta konpondu, lortutako helburuen jarraipena, aukera berrien ikerketa... eskerrak badauden guzti hau errezago egiteko lagungarriak diren tresnak.

Tresnak

http://tools.seobook.com/firefox/rank-checker/
Posizioen eboluzioa neurtzeko

http://www.screamingfrog.co.uk/seo-spider/
On-page analisi bat egiteko (Title, URL, meta-description, h1, alt, estekak)

http://www.google.com/webmasters/tools/
Google gure web gunea nola ikuste duen jakiteko

http://adwords.google.com/KeywordTool
Bilaketa kopurua jakiteko

http://www.google.com/trends/
Bilaketen tendentziak jakiteko

http://www.google.com/analytics/
Zure webgunea bisitatzeko, Googlen zer bilatu duten jakiteko.
Zure webgunean zer bilatu duten jakiteko.





10/12/2012

Hauteskundeak 2012 eta SEO

Datorren Urriaren 21ean, 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hateskundeen emaitzak jakingo ditugu eta bitartean interneten eta bereziki Twitterren, hainbat kontu idatziko denez, txio horien sailkapen bat egitea okurritu zait Hauteskundeak 2012 esperimentuan.

Dibagati.com domeinua erabili dut horretarako eta momentu honetan Googlek indexatu gabe duen web gune bat den arren Urriaren 21erako zenbait  aldaketa SEO egin ondoren Hauteskundeak 2012 bilatzean zein posiziotan agertzen den ikustea dut helburu.

Googlek web gune berri hau indexatu dezan, hemen jarri dut esteka bat eta baita beste bat ageri.net web gunean. Gainera, Google webmastertools erabiliz lekua nirea dela egiaztatu dut eta web gunea osatzen duten orriak zeintzuk diren adierazi dut.

Ea zein posiziotan bukatzen duen... 2012ko hauteskundeei buruz Twitterren idatzitako edukiaren bilduma interesgarria geratu bait daiteke.

Egoitz Goikoetxea


5/27/2012

116 hitz bilatu

Euskaraz, Googlen gehien bilatzen den hitza zein den jakiteko modua oraingoz, Google keywords edo Google Insights bezelako tresnak erabiltzea da.

Nire ustez, euskaraz  oso bilatuak izan litezkeen 116 hitz jarri  ditut eta euskaraz, bilatuena "da" dela atera zait.


Keyword Competition Global Searches Local Searches
da 0,07 338000000 338000000
du 0,09 151000000 151000000
non 0,11 55600000 55600000
ama 0,04 37200000 37200000
lan 0,1 37200000 37200000
bat 0,07 37200000 37200000
min 0,05 37200000 37200000
bai 0,01 30400000 30400000
bi 0,1 30400000 30400000
araba 0,09 24900000 24900000
zara 0,05 20400000 20400000
ate 0,04 20400000 20400000
ken 0,06 20400000 20400000
zer 0,01 13600000 13600000
zen 0,08 13600000 13600000
zen 0,08 13600000 13600000
zer 0,01 13600000 13600000
nor 0,06 11100000 11100000
ez 0,13 11100000 11100000
lau 0,02 7480000 7480000
sei 0,02 6120000 6120000
eta 0,06 5000000 5000000
dit 0,04 5000000 5000000
jai 0,02 4090000 4090000
berri 0,06 3350000 3350000
ander 0,05 3350000 3350000
gara 0,05 2740000 2740000
kafe 0,05 2740000 2740000
dut 0,04 2740000 2740000
zein 0,02 2240000 2240000
goi 0,06 2240000 2240000
gari 0,02 1830000 1830000
aran 0,09 1830000 1830000
maite 0,02 1500000 1500000
nola 0,06 1220000 1220000
iker 0,03 1000000 1000000
donosti 0,2 1000000 1000000
lur 0,02 1000000 1000000
gau 0,03 1000000 1000000
dago 0,02 1000000 1000000
gau 0,03 1000000 1000000
euskal 0,01 823000 823000
donostia 0,17 823000 823000
bizkaia 0,15 673000 673000
mikel 0,02 673000 673000
sexu 0,05 673000 673000
arto 0,05 673000 673000
lagun 0,12 550000 550000
duzu 0,19 550000 550000
egun 0,01 450000 450000
reala 0,02 450000 450000
gipuzkoa 0,11 450000 450000
gorka 0,09 450000 450000
eitb 0,03 368000 368000
bilbo 0,05 368000 368000
hamar 0,13 368000 368000
ekonomia 0,04 301000 301000
mendi 0,02 301000 301000
euskara 0,06 246000 246000
bideo 0,03 246000 246000
aita 0,21 246000 246000
ibon 0,01 246000 246000
hiru 0,01 246000 246000
bost 0,06 246000 246000
maule 0,05 201000 201000
noiz 0,02 201000 201000
gasteiz 0,16 165000 165000
baiona 0,16 165000 165000
dugu 0,03 165000 165000
kepa 0,06 165000 165000
berria 0,02 135000 135000
udala 0,02 110000 110000
berriak 0,01 110000 110000
gazte 0 110000 110000
argia 0,01 110000 110000
gaztea 0 90500 90500
negu 0,02 90500 90500
herri 0,02 90500 90500
izen 0,01 90500 90500
euskaraz 0,02 74000 74000
garazi 0,32 74000 74000
bizkai 0,03 74000 74000
behi 0,01 74000 74000
zelan 0,02 74000 74000
itsas 0,02 74000 74000
iruña 0,09 60500 60500
etxe 0,05 60500 60500
gorri 0,02 60500 60500
esne 0,03 60500 60500
kirola 0 49500 49500
jaiak 0,01 40500 40500
ikusi 0,06 33100 33100
eguraldia 0 33100 33100
euskalherria 0,02 33100 33100
naiz 0,01 27100 27100
talde 0,03 27100 27100
zazpi 0,02 27100 27100
gaztelu 0,02 22200 22200
mutil 0,03 22200 22200
irrati 0 18100 18100
neska 0,02 18100 18100
telebista 0,01 12100 12100
kortatu 0,01 12100 12100
baserri 0,03 9900 9900
argazkiak 0,01 9900 9900
urdin 0,02 9900 9900
txapelketa 0,01 8100 8100
egunkaria 0,01 6600 6600
entzun 0,04 5400 5400
sustatu 0 4400 4400
albisteak 0 4400 4400
irudi 0,01 4400 4400
sarrera 0,01 4400 4400



Nire sailkapena honela geratuko litzateke:

Googlen bi hizkirekin, hitz bilatuena: da
Googlen hiru hizkirekin, hitz bilatuena: non
Googlen lau hizkirekin, hitz bilatuena: zara
Googlen bost hizkirekin, hitz bilatuena: araba
Googlen sei hizkirekin, hitz bilatuena: euskal
Googlen zazpi hizkirekin, hitz bilatuena: donosti
Googlen zortzi hizkirekin, hitz bilatuena: donostia
Google bederatzi hizkirekin, hitz bilatuena: argazkiak



Agian zuri bilatuagoak izan daitezkeen beste hitz batzuk okurritzen zaizkizu... froga egin nahi baduzu: sartu Google Keywords webgunean, idatzi zure ustez euskaraz bilatuenak izan daitezkeen hitzak eta konparatu  ea hauek baino hitz bilatuagorik aurkitzen duzun.

Eta aurkitzen baduzu... esaizu iruzkin baten bidez!

4/05/2012

Blogari bidaiarien Blogeu topaketa Bilbon

Pasa den Ostiralean, iragarri zen bezela, beste Blogeu topaketa bat egon zen. Oraingoan, Bidaia eta Turismo blogariak biltzea zen asmoa, eta Bilboko Itsas eta Itsasadarra museoan elkartu ginen. 

Hitzaldiekin hasi aurretik, pintxo batzuk jaten genituen bitartean, aurkezpenetan bakoitzak nahi zuen hizkuntza erabiliko zuela argi utzi zen. Hau da, nirea euskaraz izango zen eta besteak gaztelaniaz.

Lauretan, denak (Natalia Zapatero Turiskopio, Iñaki Makazaga Piedra de toque, Eduardo Pérez Hombrelobo, Peio Arruabarrena Sirimiri, Mª Esther Bravo Loren Simon, Carol Gutiérrez Moonflower, Ainara García Azpiazu El mundo a través de un visor, Xabier Villanueva Como ser un kiwi, Juan José Aspiroz Desde Getxo, Fernando Villanueva La cocina paso a paso, Roberto Poza eta Maribel Navascués El guisante verde project, Ivo Valadares Hello Bilbao, Mikel Agirregabiria, Amaia Lago el blog de Amaia , Maitane Bengoa Non Gogoa, Raimundo Rubio REDOX, Miguel Loitxate Lonifasiko José Manrique , Rafael Olalde, Javier Merino, Alberto Arizkorreta Chiloé eta ni ) geundenean, Roberto eta Maribel, Iñaki, Natalia, Eduardo eta ni neu, prestatutako aurkezpenekin hasi ginen.

Bakoitzak blog eta bidaiekin zuen lotura azaldu zuen, eta bakoitzaren berezitasunak ikustea polita izan zen. Ideia txiki bat egiteko:

Maribel eta Robertok, El Guisante Verde Project  bidaia bloga kudeatzen dute. Ez dute egunero idazten, baina egiten dutenean zehaztasun pilo bat emanez egiten dute. Oso partehartzaileak dira, eta bloga mantentzea diru irabazi asmorik gabe egiten duten zerbait den arren noizbehinka bidaietarako gonbidapenak jaso dituzte bidaia agentzia edo turismo bulegoetatik.

Nataliak, Turiskopion egiten du lan eta lekuak ezagutzera ematea da bere lana. Hau da, marketing turistikoa. Estatu Batuetan hasi zen lanean eta Euskal Herrira etorri zenean, bertako turismo enpresa askok internetekin duten lotura falta nabaritu zuen. Berak, lekuak ezagutzera emateko internet erabiltzearen garrantzia azaldu du. Ez da aberastu baina bizi daitekeela ikusita eta bidaiatzea gogoko duenez, horretan jarraitzen du.

Eduardok, Hombrelobo, 1200 bideo ditu publikatuta, bidaian doanean egiten duena grabatzen du, ez du grabatzeko bidaiatzen eta gauza onak eta txarrak erakusteko arazorik ez du. Bere bidaiak ez dira motxilarekin egitekoak, luxuzkoak nahiago ditu, eta blog horretaz gain beste hainbat kudeatzen ditu, sortzen duen edukiarekin bizimodua ateratzeko helburuarekin.

Iñaki Makazaga, Piedra de toque, kazetaria da, medio ezberdinetan aritu da paperean, blogean, irratian, bere Piedra de toque saioa podcast bihurtzen bukatu arte. Arima daukaten bidaien historiak bilatzen ditu eta horretarako hainbat bidaiari gonbidatu eta elkarrizketatzen ditu astero.

 Nire aldetik, aurkezpena 6 tuitetan zatitu nuen esandakoa laburtzeko:
1. Lekuak, blogariak, bidaiariak, tokian tokiko heroiak eta Nomaderesko lantaldea ezagutzeko http://www.nomaders.com/eventonomaders dago #blogeu
2. Hotelak, hegaldiak eta aktibitateak gomendatzen dituzten blogariek, dirua irabazteko aukera izan dezaten http://www.nomaders.com/pro dago #blogeu
3. Ideiak, esperientziak, gomendioak eta bidaiatzeko aukeren berri edukitzeko http://www.nomaders.com/blog dago #blogeu
4. Hashtag bat erabiliz bidaiak partekatzeko edo hashtag bat erabili duten blogarien bidaiak irakurtzeko http://www.elmundoenunclick.com dago #blogeu
5. Nire bidaia eta internet esperientziak partekatzeko http://www.egocast.es bloga daukat (gaztelaniaz) #blogeu
6. Bidaiak erreserbatseko eta #localheroes proposamenik dagoen jakiteko http://www.nomaders.com begiratzen dut #blogeu
Bideoan dago grabatuta, Mikel Agirregabiriari esker:
Baina arnas gabe hasi nuen hitzaldia eta ez nuen ondo hartzea lortu, hurrengoan hobeto egitea espero dut...

Hurrengo Blogeu topaketa dagoeneko hasi da antolatzen eta gastronomia blogariak bildu nahi ditu. Nik oraingoan entzule bezela joateko asmoa badut, ia honetan ere aurkezpen euskaldunik ere dagoen.

3/27/2012

Euskal Astea 2012: Hitzaldi batzuen kronika labur bat

Gaur arratsaldean, Bilbon XVI. Euskal Astearen  barruan antolatuta zeuden hitzaldi batzuk entzutera joan naiz. Iker Merodio hasi de lehenengo gazteleraz, Euskadiko posizionamenduaz hitzegiten. Egia esan, horretaz hasi den arren interneten "marka" pertsonala zaintzeak duen garrantziari buruz hitzegiten bukatu du, zenbait aholku emanez: Gorkalimotxo bezelako ezizenak baztertzea, Facebooken publikatzen diren argazkiekin kontuz ibiltzea batez ere etiketatuta bagaude, idaztean ortografia zaintzea, linkedin profila eguneratzea... enpresetan, langileak aukeratzeko, hautagaiei buruz interneten dagoen informazioa bilatzen dutela ohartarazi gaitu.

Hurrengo hitzaldiak euskaraz izan dira. Gorka Palaziok hartu du hitza eta software librea krisi garai honetan euskal planetak sortzeko erabili ditzakegula  azaldu du, Bilboplanet adibidea aipatuz. Azken finean, edukia partekatzeko erreztasunak eta lizentziak kontutan izatea, sortzen dugun edukia gero berrerabilgarria izateko aukera gehiago izan ditzan.

Code Sintaxeko Luistxo izan da hurrengoa. Entzulegoaren gehiengoa kreditu bat lortzearren zegoela ohartu da. Enpresaritza ikasleak zirela azaldu diote eta profil horretara zuzendu ditu bere gomendioak, teknofobia gainditu, autobomboari beldurrik ez, email mezuak multzoka baizik banaka eta hartzailerari zuzendurik bidaltzea, ekitaldien kronikak idaztea... Umapi buruz ere hitzegin digu, eta laister hobekuntzak ikusiko ditugula ere aurreratu digu.

Lasterketak.com ezagutu dut gaur, baita bere sortzailea Alberto Mella, eta ikusgarria iruditu zait egiten ari den lana. Bisita kopuru polita era badu eta pozten naiz. Gertuagotik jarraituko dut webgune hau, korrikalari txarra naizen arren Nomaders jarraitzen duten bidaiarientzako informazio interesgarria dela iruditu zaidalako.

Euskal Astea 2012


Egitarauan ez zen arren, Microsoften momentua heldu da gero. Katalunian jaiotako euskaldun berri batek eman digu hitzaldia. Bihotzera heltzeko hizkuntza berbera hitzegiteak duen garrantzia aipatu du hasieran. Egia dela uste dut, baina ez da nahikoa, eta orain Windows baten idazten ari naizen arren nire bihotzak beste GNU/Linux ordenagailuan egin beharko nukela esaten jarraitzen dit.

Galderen ordua heldu denean, nik nirea bota dut: Ba al dago euskal blogosfera errezago ezagutzeko eta egunero garrantzia gehien lortzen duten mezuak ikusteko modu errezik, gaztelaniaz bitacoras.com edo ingelesez digg edo reddit antzekoak? ba kontua da aukera gutxi dagoela, Luistxok Aurki aipatu du eta Gorkak Aupatu, eta azken hau abandonaturik ikusten dudan arren, euskal blogosferan esaten dena jakiteko tresna gutxi ditugula iruditzen zait niri.

Arazo hau ikusten duen bakarra izango ote naiz? badaramat ardura honekin denbora luzea eta gaur Bilbon galdetu dudan bezala hemen galdetzen dut.  Ea erantzun gehiago lortzen ditudan eta ardura kentzen dudan.



3/20/2012

Blogeu, bidaiak eta blogak Bilbon

Ostiralean bigarren Blogeu topaketan egon nintzen Bilbon.  Euskal Herriko blogari asko baina euskaldun gutxi geunden (2 ni zenbatuta) eta egia esateko faltan bota nituen gehiago. Ala ere, blogetan irakurri ahal izan ditut hainbat iritzi, asko eskertzen ditut eta nik ere hemen emango ditut nireak:

Izena aldatuz gero, euskaldun gehiago parte hartzera animatuko dela esaten badidate, alda daitela, niri izenak ez dit axolarik, nik Euskal Herriko blogariak elkar ezagutzea errezagoa izatea dut helburu bakarra.

Oraingoz ez dago elkarte egiturarik,  nahi duzun moduan hartzen duzu parte. Gauzak egin nahi dituen Euskal Herriko blogari talde bat da Blogeu,  ahal edo nahi dutenek bakoitzak egin nahi duenari laguntza eskeiniz. Ez da hau gauzak antolatzeko eta hitzegiteko Euskal Herrian elkartzen den lehen blogari taldea, eta ez diot ezer txarrik ikusten honi. Elkarte klasikoen moduan antolatu behar bada ez dut parte hartuko, eta hori ez gertatzea nahi duen jendea batzea nahiko nuke, baina bitartean topaketa edo eztabaida interesgarriak antolatzen badira parte hartuko dut.

Blogeu Wikiak ukitu handi bat behar du eta edonork idatzi dezakenez, nik nirea emango diot, ez gaur baina bai astean zehar,  ala ere norbaitek arinago berea ematen badio, pozik irakurriko ditut aldaketak (nik bakarrik idatzi behar badut, hurrengoa azken aldia izango delako).

Bukatzeko, datorren Martxoaren 30ean, Bidaia eta Blogei buruzko hitzaldi labur bat emateko prest azaldu nintzen ostiraleko topaketan. Konpromezua hartu nuen eta orain ez dut hutsik egingo.Gutxienez beste 5 euskaldunek, Bidaia eta Blogei buruz esateko dudana entzun nahi baduzue, euskaraz emango dut hitzaldi osoa. Aurrerago esan dudan bezala, aste honetan zehar idatziko dut Wikian eta bertan jarriko dut izen emateko modu bat.

Eta ez dago esan beharrik, zuk ere, Martxoaren 30ean nirekin batera zure bidaia bloga euskaraz aurkeztu nahi baduzu, jarri Wikian. Euskaraz hitzaldi bat baino gehiago badago, aberasgarriagoa izango da!












2/24/2012

Blogeu topaketa

Gaur Bilbon izan naiz. Hainbat blogari elkartu gara, Euskal Herrian blogari elkarte bat sortzeko ideia, ona  izan daitekeela uste genuelako eta bertan bakoitzaren iritziak entzun eta eztabaidatzeko helburuarekin.



Iberdrola dorrearen aurrean batu gara eta barruan sartzeko baimena ere lortu dugu. Geundenak blogariak ginenez ikus dezakezue zein izan den gure erreakzioa barnekaldean egon garenean. Dario Urzayk bere artelana erakusten zigun bitartean denak geunden geure kamerekin argazkiak ateratzen eta bideoak grabatzen. Hori bai, batzuk makina digitalekin, batzuk tabletekin, besteak sakelekoekin...



Bazkalordua zen eta Zubiarteko Left Bank Bilbao jatetxera joan gara denak. 12,5€ balio du menuak eta nik lasagna eta krabarroka eskatu dut. Nire bizitzako krabarrokarik onena izan ez zen arren ez da txarto egon eta lasagna oso ondo egon zen.



iPad baten zozketa zegoela ikusi eta nire papera sartzeko aukera ez dut galdu... ea zortea daukadan :)



Kafea hartu eta EHUko Bizkaia Aretora joan gara, hori bait zen eztabaidarako aukeratutako lekua eta bertan bait zeuden beste blogari gehiago itxaroten.

Mikel Agirregabiria hasi da blogari elkarte bat egin barik elkarlanean aritzeko posibilitateak azaltzen. Antolakuntzarik ez izatea zen posibilitate bat, eta egoera horretan gaudela ikusita beste aukera bat antolatzea liteke, baina blogari elkarte bat sortzea beharrezkoa da? Dagoeneko Internet Euskadi bezalako beste elkarte batzuk badaudela aipatu da eta "Blogak" ekitaldiak ere sortu zirela baina lan asko eta eragin gutxi susposatu zutela esan da.  Aprendicesen kasua era aipatu da eta kasu horretan zehazki  elkarte bat sortzea ez zela beharrezkoa ikusi zuten.



Elkarte bat sortzean egon daitezkeen arazoez ere hitzegin da: esnetik, gauzak zelan egiten diren arabera yogurt bat edo karea atera daitekeela, adibide moduan jarriz.

Ala ere, bildu garenak bageneukan buruan blogari elkarte bat sortzeak denontzako onurak ekar diezazkigula. Azken finean nahiz eta bertaratutakoak arlo ezberdinetako blogariak izan: medikuntza, kirola, irakaskuntza, bidaiak, zientzia, komunikazioa, blog perstonalak... denak genituen elkarrekin partekatzeko gauzak blogenganako zaletazunak batzen gintuelako.

Getxoblog elkarteak badaramatza 3 urte blogariei zuzendutako ekintzak antolatzen eta Euskal Herri osoko elkarte bat sortzen bada, gauza gehiago egin eta blogarien sarea indartu daitekeela iruditu zaigu, behintzat niri bai.

Wiki bat sortu da Blogeu nondik nora bideratu, guztien partehartzeaz egin daiten eta  #blogeu jarraituz irakur dezakezu ere twitterren jendeak zer komentatzen duen.

Zer deritzozu, animatzen al zara parte hartzera?


Bilatu